Eragin sozialak
Eragin sozialei dagokienez, birgaitutako eraikin publikoak familiendako etxebizitza sozial moduan erabiliko dira, zailtasun finantzarioak direla-eta beren etxeak bero atxikitzerik ez duten familiek erabil ditzaten. Gainera, horrek guztiak eragin nabarmena du osasunean eta erosotasunean. Jasangarritasunak eragin sozial garrantzitsua izanen du, deskribatutako egoera aldatzearekin energiaren fakturak txikiagoak izanen direlako eta eraikin horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetuko delako.
Gainera, SustaiNAVility proiektuaren helburua da 5 udalerritan probatutako metodologia energiaren barrutia berriztatzeko prozesuan aplikatzeko garatzea, xedea kalitaterik handiena lortzea izanik, Nafarroa osora hedatu ahal izateko denbora eta baliabideak optimizatuz.